Ordoki Zalditegia
Ordoki Zalditegian eskaintzen diren zaldi itzuliei esker Baztango xoko xarmangarrienak ezagutzeko aukera izanen duzu: Amaiurko Gazteluko monumentua, Xorroxingo ur-saltoa, Gorramendiko saiak etab.
Egun bat baino gehiagoko ateraldiak ere antolatzen ditu: Etxalarko usategiak, Urdazubi eta Zugarramurdiko leizeak, Auritz, Orreaga…
Neurrira moldatutako ibilaldiak ere egiten ditugu. Hasiera mailako eta perfekzionamendu ikastaroak. Zaldien apopilotza.
Barrantxeako bezeroek zenbait zaldi lanetan aritzeko aukera izanen dute; garbiketan, orraztatzen etab.
+ info www.ordoki.com